Kaixo denoi
Ameikutz musika eskolako kurtso berria jada hastear dago. Ostirala irailak 7an arratsaldeko 16:30tik aurrera ordutegiak banatuko dira, beraz ikasle edo guraso zareten guztiak agertzea komeniko litzateke. Aurreko kurtsoa ederki bukatu ondoren orain datorkiguna gogotsu hasteko prest gaude. Gitarran irakasle berria izango degu, Keu Aguirretxea hain zuzen, eskarmentu handiko musikari eta irakasle fina. Bestalde pozik gaude ikasle kopuruak gora egin duelako, bizi izaten ari garen garaia kontutan hartuta ez da gutxiagorako eta.
Gogoratu matrikulak irekita jarraitzen duela. Norbaitek azken momentuan apuntatu nahiko balu deskargatu matrikula eta musika eskolan entregatu, edota honako telefonora deitu: 619306493 – 943254275