KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA 2012-2013

Kaixo denoi

Aurten betiko bezala, kurtso bukaerako jaialdia prest daukagu. Asteazken hontan hilak 12, arratsaldeko 19:00tan San Agustin kulturguneko aretoan lehenengoa izango da, hau da, talde ezberdinez osatutako jaialdia (Txalapartariak, musika tailerra, rock doinuak, haizezko talde eta koru…) eta hilaren 18an aldiz, bakarkako saioak izango ditugu. Aukera paregabea musika eskolak eskeintzen dituen musika tresna eta musika ikasgaiez disfrutatzeko!

kurtso bukaerako kontzertua kartela 2013-page-001

Publicado en JAIALDIAK

MUSIKALDI 2013

Aurten Musikaldi 2013 Oñatin egingo da. Apirilaren 27an izango da, goizean hasi eta arratsaldera arteko festa giroa izango delarik. Ameikutz musika eskolatik ere han izango ditugu ikasle batzuk!!

info gehiago:

http://www.ehme.eu

Publicado en OHARRAK

2012-2013 KURTSOA HASTEN DA!!

Kaixo denoi

Ameikutz musika eskolako kurtso berria jada hastear dago. Ostirala irailak 7an arratsaldeko 16:30tik aurrera ordutegiak banatuko dira, beraz ikasle edo guraso zareten guztiak agertzea komeniko litzateke. Aurreko kurtsoa ederki bukatu ondoren orain datorkiguna gogotsu  hasteko prest gaude. Gitarran irakasle berria izango degu, Keu Aguirretxea hain zuzen, eskarmentu handiko musikari eta irakasle fina. Bestalde pozik gaude ikasle kopuruak gora egin duelako, bizi izaten ari garen garaia kontutan hartuta ez da gutxiagorako eta.

Gogoratu matrikulak irekita jarraitzen duela. Norbaitek azken momentuan apuntatu nahiko balu deskargatu matrikula eta musika eskolan entregatu, edota honako telefonora deitu: 619306493 – 943254275

 

Publicado en OHARRAK

Matrikula zabalik!!

Kaixo

2012-2013 kurtsorako matrikula irekia daukazute. Gurekin kontaktuan jartzea nahi badezute gerturatu musika eskolara, edota bestela honako e-postara idatzi.

Denetik erakusten dugu: musika lengoaia, musika tailerra, musika tresna klasikoak edota joera berrikoak direnak.

Matrikula bertan jeitsi dezakezute, bete eta gero musika eskolan bertan entregatu. animatu musika ikastera!!

Publicado en OHARRAK

ADSAX laukotea Elgoibarko Gaztetxean

Elgoibarko Gaztetxeak musika klasikoko ziklo bat jarri du martxan. Hiru hilabetean behin kontzertu bat izango da gaztetxean bertan. Orain dela hilabete batzuk egin zen kontzertuaren arrakastaren ondoren, gaztetxekoek ziko hau egitea erabaki dute. Lehenengo saioa ADSAX taldearen aldetik izango da ostegun hontan otsailak 2.

Publicado en OHARRAK

ABAO TXIKI: Bost axola bemola

Arriaga antzokian gazte eta txikiendako operak ematen jarraitzen dute. Egitaraua ikusi nahi ezkero begiratu bertako web orrialdean: Abao

sarrerak: generaltickets

“Lau abeslari, bi aktore eta pianorako ikuskizun lirikoa, errepertorioko opera pasarterik famatuenetariko zenbait eskaintzeko, argumentu hari dibertigarri batek lotuta. Bego Andreak, antzokiko garbitzaileen buruak, operaren sekretuak erakutsiko ditu bere umore bitxiaz, pertsonaia xelebre talde batek lagunduta.”

 Musika: Mozart, Wagner, Rossini, Gounod, Bizet, Offenbach, Auber eta Donizetti

Familia saioak: otsailak 11 (19:00), otsailak 12 (12:00 eta 19:00)

Eskola saioa: otsailak 13 (11:00)

Gutxi gorabeherako iraupena: 60 minutu

Adina: 8 urtetik gora

Lekua: Arriaga antzokia

Publicado en OHARRAK

MUSIKALEAN 2011

Santa Zezili dela eta EHME musika eskolen elkarteak, musika eskoletako ikasle guztiei musikaren eguna ospatzera deitzen zaituzte, horretarako urtero bezala azaroaren 17an 18:00tatik 20:00rak bitartean kalera irtetzera gonbidatuak zaudete. Musika kalera atera behar da ikasgeletatik!!

Publicado en JAIALDIAK

TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITONEN PARTITURAK

2012an Txirri, Mirri eta Txiribitonek 40. urteurrena ospatuko dute, hau dela eta, haien ibilbidean erabili dituzten abesti guztien partiturak eskeintzen dizkigune dohan.

Era berean, urtean zehar antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Honi buruzko informazio gehiago, bidali diguten eskutitzan topatuko duzue.

Material hau eskuratu nahi duenak sakatu hemen:

PARTITURAK                                                   ESKUTITZA

Publicado en PARTITURAK

ANDOAINGO VII. PIANO JAIALDIA

      Aurten ere, musika eskolako ikasleak izango ditugu Andoaingo Piano jaialdian. Hemen informazioa.    + info

Publicado en JAIALDIAK | Deja un comentario

2011-2012 kurtsoa dagoeneko martxan!!

     Hasi dugu Ameikutz musika eskolako kurtso berria. Aurten ere ohiko musika tresnaz aparte (pianoa, tronpeta, tronboia, bibolina…), txalaparta edo alboka bezalako euskal  musika tresnak ere irakasten dira eskolan, baita bateria edota gitarra elektrikoa bezalako tresna modernoak ere. Beraz, musika ikastea nahi baduzu etorri gurera ea zure egarria asetzeko gai garen.

Publicado en OHARRAK | Deja un comentario